2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
1. eta 7. arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2017ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean: 1-7/2017 zenbakidun espedienteak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Cabanillasen, 2017ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L1709616