165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Desafektazioa, herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko “La Carne” bazkatokian. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2017ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura arruntean, kideen erabateko gehiengoarekin (aldeko zazpi boto eta abstentzio bat), honako erabaki hau onetsi zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea herri-lurrak okupatu eta haien erabilera lagatzeko desafektazioa “La Carne” bazkatokiaren herri-lurretan, Cabanillasko 2. poligonoko 419., 420., 421. eta 422. lurzatietan hain zuzen ere, José Miguel Rodríguez Mateoren alde, 40.500 oilasko gizentzeko abeltzaintzako ustiategia jar dezan. Osotara 17.793,12 m² dira, eta ondoko hauek UTM ETRS-89 koordenatuak: x = 620589. y = 4655575.

Bigarrena.–Aipatu azaleraren okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea, espedientean baitago.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, toki entitate honen iragarki-taulan paratu eta gero, epe horretan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Laugarrena.–Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2017ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1709596