165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

San Frantzisko kaleko 7ko eraikinaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko abuztuaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea San Frantzisko kaleko 7ko jabeen elkarteak udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 61. lurzatian (San Frantzisko kaleko 7a) oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko aurkeztu duen xehetasun azterlana, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatua eta 2017ko uztailaren 7ko data duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Burlatan, 2017ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1709615