2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Alkatetza ordeztea
Udal honetako alkateak, 2017ko abuztuaren 10ean, 683/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2017ko abuztuaren 22tik irailaren 3ra bitartean, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,
EBATZI DUT:
1. Lehen alkateorde Berta Arizkun Gonzalezen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2017ko abuztuaren 22tik irailaren 3ra, biak barne.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Burlatan, 2017ko abuztuaren 11n.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1709571