165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Alkatetza ordeztea

17/2017 Ebazpena, abuztuaren 4koa, Arruazuko Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez Alkatetza honen ordezko izendatu da Aritz Satrustegi Ganboa lehen alkateordea, 2017ko abuztuaren 7tik 21era, biak barne.

Arruazuko Udaleko Alkate udalburu Peio Betelu Ganboa.

Kontuan harturik, arrazoi pertsonalak direla medio, alkatea herritik kanpo izanen dela 2017ko abuztuaren 7tik 21era, biak barne.

Ikusirik Alkatetzak emandako 17/2015 Ebazpena, ekainaren 15ekoa, Aritz Satrustegi Ganboa lehen alkateordearen izendapena onesten zuena.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean(...)”.

Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2. artikuluan xedatuari jarraikiz eta TAOLen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Lehen alkateorde Aritz Satrustegi Ganboa izendatzea Alkatetzaren ordezko 2017ko abuztuaren 7tik 21era, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezteak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen Alkatetza honen ordez ari den epean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezteak.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta osoko bilkuran haren berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Arruazun, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1709581