165. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Balorazio txostena. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2017ko abuztuaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea Agoizko balorazio txostena berrikusteko proiektua, Trabajos Catastrales SA enpresak prestatua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, agiria jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean onespen hau laburturik argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute dokumentazio teknikoa Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

Agoitzen, 2017ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1709611