1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 9an emandako 1646/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesa dutenentzat. Ebazpen horren bidez onetsi ziren behin betiko zerrenda berariazkoak.
Iragarki honen bidez adierazten da ezen Asier Ochandorena Dorregarayk, Balbino Luis Quesada Yáñezek, María Inés Cieza Asenjok, Esther García Romerok, Lara Martínez Lasok, María Montserrat Busto Iriberrik, Ana María López Canok, María Asunción Celaya Echarrik, Patricia Martín Trillok, José Gómara Villabonak eta Iban Amotxategi Gorostegik gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 9an emandako 1646/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaienak ere, eskatzen diren beharkizunak ez frogatzeagatik, organo beraren irailaren 23ko 2469/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedurarekin bat.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) (espedienteak: 0004-ED02-2017-000147, 0004-ED02-2017-148, 0004-ED02-2017-149, 0004-ED02-2017-150, 0004-ED02-2017-154, 0004-ED02-2017-156, 0004-ED02-2017-158, 0004-ED02-2017-180, 0004-ED02-2017-182, 0004-ED02-2017-184, 0004-ED02-2017-191).
Iruñean, 2017ko abuztuaren 17an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.
Iragarkiaren kodea: F1709853