164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren iragarkia. Honen bidez jendaurrean jartzen dira “Puylobo” izeneko 62,37 Mw-eko parke eolikoaren baimen administratiboaren eskaera eta ingurumen eraginaren azterketa

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) eta b) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dira “Puylobo” izeneko 62,37 Mw-eko parke eolikoaren baimen administratiboaren eskaera eta ingurumen eraginaren azterketa. Hona ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Sistemas Energéticos Loma del Viento, SAU, helbidea: Gómez Laguna etorbidea, 25, 4 A solairua, 50009 Zaragoza.

–Eskaeraren xedea: “Puylobo” izeneko 62,37 Mw-eko parke eolikoaren proiektu administratiborako aldez aurreko baimen administratiboaren eskaerak.

–Organo eskuduna: proiektuaren aldez aurreko baimen administratiboaz ebazteko eskumena duen organoa Energiaren, Turismoaren eta Agenda Digitalaren Ministerioko Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusia da, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ingurumen eraginaren adierazpena eman ondoren betiere.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo funtzionala. Alegazioak Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako arlo horri zuzenduko zaizkio, helbide honetan: Merindadeen plaza, z.g., 31071 Iruña.

–Kokalekua: proiektuaren xede den parke eolikoa Zaragozako Borjako eta Mallengo udal-mugarteetan eta Nafarroako Cortesko udal-mugartean egonen da kokatuta.

Nafarroako zatiari dagokionez, instalazioaren ezaugarriak hauek dira:

Elektrizitatea ateratzeko lur azpiko 30 kV-eko linearen azken 2.712 metroak, Cortesko udal-mugartean barna. Zangak barne hartzen ditu AP-68 autobidearekin eta Lodosako Ubidearekin egin beharreko gurutzatzeak. Zanga lehendik dauden bideekin paralelo doa.

“Cortes” izeneko 30/66 kV-eko azpiestazioa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Energia eta Meatzaritza Zerbitzuko zuzendariaren 2010eko azaroaren 23ko ebazpen baten bidez baimendua.

“Cortes”’ izeneko azpiestaziotik, parkeak “Cortes azpiestazioa-Tutera azpiestazioa-La Serna azpiestazioa” izeneko GTALaren bitartez ateratzen du elektrizitatea; linea hori Nafarroako Gobernuak baimendu zuen 771DGE/2012 Ebazpenaren bidez eta Gamesa Energía SAUren titularitatekoa da. Aipatutako ebazpena martxoaren 21eko 43/2016 ebazpen bidez luzatu zen.

“Puylobo” izeneko 62,37 Mw-eko parke eolikoaren aldez aurreko eta eraikitzeko baimen administratiboak onestea Energiaren, Turismoaren eta Agenda Digitalaren Ministerioko Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoa da, eta ingurumen eraginaren adierazpena ematea, berriz, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarena, ingurumen eraginaren ebaluaziorako prozedura arruntari jarraikiz; bai aipatutako baimenak bai adierazpena jendaurreko tramitearen menpe daude, eta aldi berean jartzen dira jendaurrean exekuzio proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Hala ematen da aditzera, interesdunek proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa azter ditzaten Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan (Merindadeen plaza, z.g., 37071 Iruña), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten idatziz administrazio horretako erregistro orokorrean, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko uztailaren 21ean.–Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ángel Hernández González.

Iragarkiaren kodea: E1709606