164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1789/2017 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1473/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

ERANSKINA
LEKUALDATZE LEHIAKETA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAK (ARLO EKONOMIKOA)

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ANTA MORAN, JESUS MIGUEL

BARBER ZUGALDIA, BEATRIZ

BORDONABA RUIZ, AMAYA

HIPOLITO OJEDA, FERNANDO

INCHUSTA SARASIBAR, CRISTINA

LARRAYA RETA, JAVIER

MONTES ROS, MARIA ANGELES

PATERNAIN REMON, MARTA

Baztertuak:Deialdiaren 3.6. atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

ALBISTUR LECEA, FERNANDO

Iragarkiaren kodea: F1708919