164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

8., 9. eta 10. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontuan aldaketak egiteko 8., 9. eta 10. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Atarrabian, 2017ko uztailaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1709561