2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
3. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuan 3. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
03/2017 ALDAKETA
Kreditu berezia.
Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +21.000,00 euro.
Finantzabidea: 7. kapitulua.–Kapital transferentziak. Zenbatekoa: -21.000,00 euro.
Atarrabian, 2017ko uztailaren 18an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1709558