164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

1. eta 2. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

01/2017 ALDAKETA

Kreditu berezia.

Aldaketa: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: +600,00 euro.

Finantzabidea: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. Zenbatekoa: -600,00 euro.

02/2017 ALDAKETA

Kreditu berezia.

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +7.260,00 euro.

Finantzabidea: 2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastuak. Zenbatekoa: -7.260,00 euro.

Atarrabian, 2017ko uztailaren 12an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1709557