164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Balorazio txostena. Hasierako onespena

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.-4 artikuluan xedatua aplikatuz, 2017ko abuztuaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, Ultzamako udalerriko balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, M.ª Aranzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1709513