164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, Udalaren lurzati baten kalifikazio juridikoarena. Hasierako onespena

6/1990 Foru Legearen 102.-1 eta 103.-1 artikuluek eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua ezartzen duen 280/1990 Foru Dekretuaren 10 eta 12. artikuluek diotena ikusirik, ondokoa erabaki da, Ultzamako Udalak 2017ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez:

1. Behar den administrazio espedientea irekitzea soberako lurzati deklaratzeko 258,00 m²-ko lursaila, Ultzamako Udalarena, Elordiko industrialdean dagoen lurzati bati dagokiona (katastroan 188-12 zenbakia du), ondoren saldu dadin, haren balorazio ofizialaren arabera dagokion prezioan. Xedea da mugakide duen lurrari eranstea (Elordi Tailerrak SL enpresaren nabea), Ignacio Esquisábel Hernández eskatzailearena baita, eta haren tramitazioa egitea arestian aipatu araudi aplikagarriari jarraikiz.

Onestea bi alderdien artean –Ultzamako Udala eta interesduna– aitzinetik ezarritako hitzarmena; hartan finkatzen da bi alderdien borondatea, eta zehazten dira egin beharreko jarduketak, segitu beharreko tramiteak, besterendu beharreko espazioaren prezioa, eta abar, eta egiteko dagoen salmentaren gainerako baldintzak.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, dagozkion iragarkiak Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, hilabetez eduki ere, bizilagun eta/edo interesdunek haren kontrako alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Iragarki hori Udalaren web-orrian ere argitaratuko da eta baita gainerako udal hedabideetan ere.

3. Jendaurreko epea iragandakoan, Udalak espedientea onetsi beharko du osoko bilkuran, betiere Udalbatzako legezko kideen erabateko gehiengoa alde baldin badago.

4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari/eskatzaileari eta Iraizozko Kontzejuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, M.ª Aranzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1709508