164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1788/2017 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1222/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

ERANSKINA
GIZARTE-LANGILEEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Lekualdatze lehiaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan gizarte-langile izateko lanpostua betetzeko

Onartuak:

AROZ SABANZA, MARIA OLGA

ARRAZUBI LABIANO, MIREN EDURNE

ASPURZ SALVATIERRA, ANA

AYESA ALDUCIN, MARCOS LUIS

CARDIEL DIAZ-CERIO, MARIA BELEN

CHOCARRO RESANO, ANA ISABEL

CIGANDA GOÑI, LETICIA

ESPATOLERO LADRERO, EVA

HERRERO LARREA, ITZIAR

IBAÑEZ ESPINAL, ROCIO

ISTURIZ BEORLEGUI, MARIA JESUS

JAURRIETA ELCANO, TEODORO

LACOSTA ARTIGAS, MARIA ELENA

MARTINEZ ACEDO, ESTER

MARTINEZ ALDAZ, LAURA

NAPAL LECUMBERRI, CATALINA

OCHANDO ORTIZ, GENOVEVA

PALACIOS OSAMBELA, JULIO

SARRIAS ESCORS, SUSANA

SOTO AHECHU, SARA

TABERNA CHACARTEGUI, IRENE

VICENTE GOICOECHEA, MARIA JESUS

Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

PEREZ CASAJUS, TERESA

Esparru nazionaleko lekualdatze lehiaketa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan gizarte-langile izateko lanpostua betetzeko

Onartuak:

IZETA ARRATXE, IRANTZU

PEREZ CASAJUS, TERESA

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1708920