164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, 2017ko martxoaren 27ko osoko bilkurak hartutako erabakiarena. Horren bidez onetsi zen Tuteran 2017an lokal komertzialak irekitzeko laguntzen ordenantza

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) BDNS (identifikazioa): 359502.

A) Onuradunak:

Pertsona fisikoak edo juridikoak, edo sozietate irregularrak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ondoko multzoetako batean sartutako saltoki baten titularrak badira, edo, jarduera berriaren kasuan, behin betiko ebazpena ematean titularrak izatekoak badira:

–64. multzoa: elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.

–65. multzoa: elikagaiak ez diren produktu industrialen txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.

–691. taldea: etxetresna elektrikoak, ibilgailuak eta bestelako kontsumo-ondasunak konpontzea.

–755. taldea: bidaia agentziak.

–97. multzoa: zerbitzu pertsonalak.

–676. taldea: txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.

B) Xedea:

Ondoko laguntzak arautzea ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta lokal komertzialak berritzeko, eraberritzeko eta irekitzeko Tuteran, 2017ko martxoaren 27ko osoko bilkuran onetsitako ordenantzarekin bat.

D) Zenbatekoa:

Merkataritzako entitateentzako diru-laguntzen lerroa: 60.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea behin betiko ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2017ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 28koa) eta biharamunean hasi, eta 2017ko azaroaren 15ean bukatuko da.

F) Bestelakoak:

Deialdikoak minimis motako laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Tuteran, 2017ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1709778