164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, Osoko Bilkurak 2017ko martxoaren 27an hartutako erabakiarena. Haren bitartez, 2017rako Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza-lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza onetsi zen

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3b eta 20.8 a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (identifikazioa): 359469.

A) Onuradunak:

1. Ekintzailetzarako laguntzak:

Enpresa onuradunak ekimen berriak izango dira, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Enpresako titularrek (bazkideek, baldin eta erakunde eskatzailea sozietatea bada) ezin dute diruz lagunduko den jarduera ekonomikoan beren kontura aritu izan, berdin bakarka zein sozietate bateko kide izanik, diruz lagunduko den jarduera martxan jarri aurreko azken 3 urteetan, eta Tuterako udal-mugartearen barruan.

b) Enpresak juridikoki sortu berriak izango dira, ez da onartuko aldez aurretik existitzen den jarduera baten handitzea, ez eta lehendik existitzen diren enpresen antzeko jarduera gauzatzen duten delegazioak irekitzea, ezta enpresa juridikoki aldatzea ere.

B) Xedea:

Ondoko laguntzak arautzea ekintzailetzarako, Osoko Bilkurak 2017ko martxoaren 27an onetsitako ordenantza arautzailearekin bat.

C) Zenbatekoa:

Enpresa berriak ezartzeko diru-laguntzen lerroa: 80.000 euro.

D) Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea behin betiko ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi (2017ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an) eta 2017ko azaroaren 15ean bukatuko da.

E) Bestelakoak:

Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” motako laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei buruzkoa da.

Tuteran, 2017ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1709777