2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Laburpena, Osoko Bilkurak 2017ko martxoaren 27an hartutako erabakiarena. Haren bitartez hasiera batean onetsi zen 2017rako enplegua sustatzeko laguntzen ordenantza
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (identifikazioa): 359488.
A) Onuradunak:
Enpresak edo pertsona fisikoak, langabezian dauden pertsonak kontratatzen dituztenak, baldin eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuak egon badira, gutxienez, hilabete batez, etenaldirik gabe, eta kontratua egin aurre-aurretik.
B) Xedea:
Ondoko laguntzak arautzea ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza-lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko Tuteran, Osoko Bilkurak 2017ko martxoaren 27an onetsitako ordenantza arautzailearekin bat.
C) Zenbatekoa:
Enpleguak sortzeko diru-laguntzen lerroa: 30.000 euro.
D) Eskabideak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea behin betiko ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi (2017ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an) eta 2017ko azaroaren 15ean bukatuko da.
E) Bestelakoak:
Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” motako laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei buruzkoa da.
Tuteran, 2017ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1709775