2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: NILSA. Jarduera: Orotz-Beteluko hondakin-uren tratamendua. Kokalekua: 4. poligonoa, 63. lurzatia, Orotz-Betelu, Nafarroa.
Orotz-Betelun, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.
Iragarkiaren kodea: L1709407