2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena
Erriberriko Udalak, 2017ko uztailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa itxiturei buruzko hirigintzako araudi partikularrean, Erriberriko Udal Planeko La Feria onetsiriko planeamenduko eremuari dagokionez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Erriberrin, 2017ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.
Iragarkiaren kodea: L1708407