2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2017ko jarduera ekonomikoen gaineko
zerga borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2017ko irailaren 29an bukatuko dela jarduera ekonomikoen gaineko zergagatik igorritako 2017ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Banco Popular-en eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko abuztuaren 17an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1709859