2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Alkatetza ordeztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.–Alkatea 2017ko abuztuaren 19tik irailaren 3ra bitarte, biak barne, udalerritik kanpo egonen baita, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Udalbatzako lehen alkateorde Cándido Alonso Roldánen esku utzi dira haren eginkizunak.
Lerinen, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.
Iragarkiaren kodea: L1709415