164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Alkatetza eskuordetzea

Leitzako Udaleko alkateak, 2017ko abuztuaren 8an, honako ebazpena eman zuen:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraituz,

ERABAKI DUT:

1.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantziak Eneko Andueza Aramendia lehenengo alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo abuztuaren 16tik irailaren 3ra, biak barne, Leitzako udal mugartetik kanpo nagoen bitartean.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.”

Leitzan, 2017ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1709485