164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri jarduketako plan berezia San Colombar poligonoko 5.
eta 6. sailetan. Behin betiko onespena

Funesko Udalak 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkura arruntean behin betiko onetsi zuen Hiri jarduketako plan berezia San Colombar industrialdeako 5. eta 6. sailetan, juzkidura urbanoen jarduketak, Funesko Udalak sustatua eta Urban Abogados eta AG arquitectos-ek idatzia. Horren xedea da beharrezkoak diren hirigintza-eragiketak egitea egungo bideen eta bide erreserbaren zati batzuetan jarduketa industrial bat ezarri ahal izateko eremu libreen oreka kaltetu gabe. Halaber, zuzentzen da errealitatearen eta planeamenduaren arteko disfuntzioa, San Colombar alderdiaren industrialdeko 2. unitatearen barne dagoen hiri lurzoru finkatuaren eremuko 786-787 lurzatien erabilerari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hori argitaratzen da.

Lehenegoa.–Behin betiko onestea Hiri jarduketako plan berezia San Colombar industrialdeko 5. eta 6. sailetan, juzkidura urbanoen jarduketa, hiru helburu hauek baititu:

–Etorkizunean bideak edo bide erreserbak egiteko gordetako espazioak gehiegi direnez eta horien beharrik ez dagoenez, bi lurzati industrial berri izan daitezen birmoldatzea.

–6.1 lurzatiaren erabilera aldatzea, erabilera anitzeko gisa sailkatuta dagoena industriala izatera pasatuz. Eta azkenik,

–Erabilera anitzeko koefizientea eta industriala berdintzea, ez baitago justifikazio urbanistikorik, ekonomikorik edo teknikorik justifikatzen duenik koefiziente industrialaren (1) eta erabilera anitzekoaren (0,4) arteko ezberdintasuna.

Alegia: honako hauen definizioa aldatzea: hiri-bilbeak, erabilera xehakatuen araubidea eta bide publikoetako toki sistemen definizioa. Guztiak ere Funesko San Colombar industrialdeko 5. eta 6. sailetako hiri lurzoru finkatuaren eremukoak, Funesko Udalak sustatua eta Urban Abogados eta AG arquitectos-ek idatzia 2017ko maiatzean.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta haren argitalpena agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren eskuduntza duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako tresnaren ale baten kopia kautotua ere, hura osatzen duten plano eta agiriak Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuekin batera, hori ezagutzera emateko eta eragina izan dezaten jaulkitako txosten teknikoak eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia onesten denetik hamar eguneko epean gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetza Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina.

Funesen, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

ERANSKINA

Hiri jarduketako plan berezia San Colombar poligonoko 5. eta 6. sailetan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1709199