2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Aldaketa, udal plan orokorreko hirigintza arautegiko 41.2 eta 48.3 artikuluetan. Behin betiko onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2013ko ekainaren 10ean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuetan, 41.2 eta 48.3 artikuluei dagokienez. Jende aurreko epea iraganik, ez da alegaziorik aurkeztu.
Etxarri Aranazko Udalak, 2016ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketaren testua behin betiko onestea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Etxarri Aranatzen, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
ERANSKINA
Udal plan orokorreko hirigintza arautegiko aldaketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1709588