2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Gazolazko 3. poligonoko 45. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2017ko ekainaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Alai Zarranz Oliveró arkitektoak 2017ko otsailean prestatutako eta Jonatán Ormaechea Lejarretak sustatutako xehetasun azterlana, Gazolazko udal katastroko 3. poligonoko 45. lurzatirako. Jendaurrean egon zen 2017ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 18an.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Gazolatzen, 2017ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1709564