2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an, aurrekontuan 3/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
3/2017 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
1.1350.2100000.–Larrialdi meteorologikoak: 500,00.
1.1710.2100000.–Parkeen eta lorategien mantentzea: 3.000,00.
1.3420.2120002.–Ororbiako frontoia. Konponketak eta kontserbazioa: 10.000,00.
1.9340.2270802.–Trafikoko isunen kudeaketa: 5.000,00.
Gastu igoera osotara: 18.500,00.
Finantziazioa
Kredituko beherapenak:
1.9291.5100000.–Aurreikusi gabeko gastuak: 18.500,00.
Finantziazioa osotara : 18.500,00.
Laburpena kapituluka
Gastuak:
2. kapitulua: 18.500,00.
5. kapitulua: -18.500,00.
Gastuen aurrekontuen igoera osotara: 0,00.
Oltza Zendean, 2017ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva
Iragarkiaren kodea: L1709515