2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko
borondatezko epea, 2017
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2017ko jarduera ekonomikoen gaineko zerga kobratuko dela.
Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ezartzen da: 2017ko abuztuaren 30etik 2017ko irailaren 30era, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko irailaren 30ean kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Caparroson, 2017ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1709748