164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aurrekontuaren egonkortasunerako plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Caparrosoko Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen plan ekonomiko finantzarioa onestea, 2016ko aurrekontua likidatu denean ez baita gastuaren arauari buruzko helburua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat, aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren beraren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2017ko uztailaren 27an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1709417