2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean, UC-7ari eta biodiesel plantaren UPSaren eremuari dagokiena. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ekimeneko egiturazko aldaketa Caparrosoko Udal Plan Orokorrean, UC-7an eta Caparrosoko biodiesela ekoizteko plantaren UPSaren eremuan. Aldaketa Tafalla aldeko EEZBko Juan Cruz Lasheras Guilzu arkitektoak idatzi du, biodiesela ekoizteko plantaren UC-7 unitatearen eremua lurzatien errealitate fisikora egokitzeko, eta hartatik kanpo gelditzen diren lurrak sailkatzeko eta kategorizatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 79.2. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Caparroson, 2017ko uztailaren 27an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1709416