2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Ordenantza, pista eta bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Berriobeitiko Kontzejuak, 2017ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Kontzejuko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2017ko abuztuaren 9an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Díaz Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1709496