2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Hiri jarduerako plan berezia Hiriberri Artzibarko 34. poligonoko
6. lurzatian. Behin betiko onespena
Artzibarko Udalak, 2017ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengo osoaren quoruma zuela, hartu zuen xedapen zatian honela dioen erabakia:
Lehena.–María Villanueva Legarreak jendaurreko tramitean aurkeztutako alegazioak ezestea, adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.–Behin betiko onestea Hiri jarduerako plan berezia Hiriberri Artzibarko 34. poligonoko 6. Lurzatian, Jaione Orotz Torreak sustatua.
Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako agiria, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamendu eta Paisaia Zerbitzura igortzea, egindako gainerako txostenekin batera, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.
Laugarrena.–Erabaki hau Jaione Orotz Torreari eta alegatzaileari jakinaraztea.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onespena eta onetsitako hirigintzako araudia argitaratzen dira.
Artzibarren, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
ERANSKINA
Hiri jarduerako plan berezia Hiriberri Artzibarko 34. poligonoko 6. Lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1709373