164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlana garai bateko UE-16AN. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Longi & Isabel Corporation SLUk sustatu eta Iñaki del Prim Gracia arkitektoak idatzi duen xehetasun azterlana, helburu hau duena: “lerrokaduren doikuntza eta tipologiarako zehaztapenak ezartzea 1144., 1156., 1157., 1158., 1165. eta 1166. lurzatietan, garai bateko UE-16 unitatean”.

Jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, M.ª Carmen Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1709747