2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DONEZTEBE
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Doneztebeko Udalaren Askin Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarena eta epaimahaiko kideen izendapena
Doneztebeko Udaleko alkateak 151/2017 Ebazpena eman zuen, 2017ko abuztuaren 9an. Hona hemen haren testu osoa:
“151/2017 Ebazpena, abuztuaren 9koa, Doneztebeko Udaleko alkatetzak emana. Honen bidez onetsi da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Doneztebeko Udalaren Askin Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Honekin batera epaimahaiko kideak izendatu dira.
Santiago Uterga Labiano Doneztebeko Udaleko alkateak,
Ikusirik 2017ko apirilaren 5ean Alkatetzak emandako 47. Ebazpena. Horren bidez, deialdia onetsi da Doneztebeko Udalaren Askin Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenegoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, Doneztebeko Udalaren Askin Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, alkatetzak 2017ko apirilaren 5ean emandako 47. ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Ebazpen honi eranskin gisa atxikitzen zaio.
Bigarrena.–Izangai baztertuei adieraztea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamar egun balioduneko epea dutela erreklamazioak aurkezteko eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzentzeko.
Hirugarrena.–Adieraztea epaimahaia kide hauek osatuko dutela:
–Epaimahaiburua: Santiago Uterga Labiano, Doneztebeko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Margarita Erdozain Azpilikueta, Doneztebeko Udaleko alkateordea.
Epaimahaideak:
–Lehen mahaikidea: Garikoitz Torregrosa Armendariz, Printzearen Harresi haur eskolako zuzendaria.
Ordezkoa: Montse Doiz Irijalba, Tafallako Haur Eskolako zuzendaria.
–Bigarren mahaikidea: Edurne Lekunberri Urmeneta, Donibane Haur eskolako zuzendaria.
Ordezkoa: Jesús María Azkona Mendizabal, Haur Hezkuntzako irakaslea (Lizarra).
–Hirugarren mahaikidea: Miren Oñate Zabaleta, Nafarroako Gobernuko 0-3 urteko Haurren Bulegoko burua.
Ordezkoa: Belen Izpura, landa eskoletako 0-3 ataleko aholkularia.
–Laugarren mahaikidea: M.ª Lourdes Mitxelena Txoperena, Udaleko langileen ordezkaria.
Ordezkoa: M.ª José Zarranz Oteiza, Udaleko langileen ordezkaria.
Hizpidearekin baina botorik gabe:
–Mahaikide idazkaria: Elvira Saez de Jauregui Urdanoz, Doneztebeko Udaleko idazkaria.
Ordezko mahaikide idazkaria: Mikel Belarra Telletxea, Iturengo eta Zubietako Udaletako idazkaria.
Laugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Doneztebeko Udalaren web-orrian argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo osoko bilkura arruntean.”
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Donezteben, 2017ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
ERANSKINA
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Doneztebeko Udalaren Askin Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarena
Onartuen behin-behineko zerrenda
IZEN-DEITURAK | EUSKARA |
Alduntzin Sorron, Aitziber | |
Barberena Arregui, Isabel | |
Bidaola Larre, Iratxe | |
Garate Goyeneche, Garbiñe | |
Martínez de Lizarrondo Egozkuezabal, Olaia | Proba: |
Urreaga Burguete, Maite | |
Zabaleta Caballero, Izarne | |
Baztertuen behin-behineko zerrenda
IZEN-DEITURAK | EUSKARA | BAZTERTZEKO ARRAZOIA |
Gortari Arraztoa, Cristina | | 1 |
Gortari Arraztoa, Mirentxu | | 1 |
Lasarte Baraibar, María Ángeles | | 1 |
Macias Garaioa, Lorea | | 2 |
Baztertzeko arrazoiak: 1. Eskatutako titulazioa falta da edo ez da nahikoa. 2. Deialdian argitaratutako ereduaren araberako eskabiderik ez da aurkeztu (I. eranskina). |
Iragarkiaren kodea: L1709852