1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2244/2017 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zuzendari berak otsailaren 2an emandako 403/2017 Ebazpena aldatzen duena. Azken honen bidez, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuak betetzeko borondatez parte hartzeko deien prozedura zehaztu zen, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduari jarraikiz.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 2an emandako 403/2017 Ebazpenaren bidez, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuak betetzeko borondatez parte hartzeko deien prozedura zehaztu zen, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduari jarraikiz.
Alde batetik, aipatutako ebazpenaren ebazpen zatiko 7.puntuan ezarritakoaren eta 55/2016 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan xedatutakoaren arteko desadostasunaz ohartuta, eta, bestetik, deiak eginen diren asteko egunari, egiten hasiko diren datari eta argitaratzeko moduari buruzko zenbait alderdi aldatzea komeni dela ikusita, bidezkoa da zenbait aldaketa egitea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 2an emandako 403/2017 Ebazpena aldatzea. Ebazpen honen bidez, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuak betetzeko borondatez parte hartzeko deien prozedura zehaztu zen, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduari jarraikiz. Hauek dira eginen diren aldaketak:
1.–Otsailaren 2ko 403/2017 Ebazpenaren ebazpen zatiko 4. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
“4. Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez iragarriko dira (www.navarra.es) lanpostuak betetzeko prozedura honetan parte hartzeko izangaientzako deia, lanpostuak eta eskaerak aurkezteko epea.
Oro har, deialdiak ostegunetan eginen dira. Deialdian kidego, espezialitate eta hizkuntza guztietako kontratuak eskainiko dira, eskaintzen diren lanpostuen esleipena egin behar den ordena berean.”
2.–Otsailaren 2ko 403/2017 Ebazpenaren ebazpen zatiko 6. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
“6. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Giza Baliabideen Zerbitzuak irizpide hauen arabera esleituko ditu eskainitako lanpostuak:
Lehenbizi, kontratuak kidego, espezialitate eta hizkuntza horietako zerrendetan prest dauden izangaiei eskainiko zaizkie, zerrendetan duten ordenari jarraikiz eta izangai bakoitzak eskatutako lanpostuen arabera.
Kidego, espezialitate edo hizkuntza bateko zerrendan kontratu bat eskaini eta izangairik ez badago, lanpostu hutsa edo ordezkapena antzeko espezialitate bateko zerrendan prest dauden izangaiei esleituko zaie, eskaera egin badute, eta zerrenda horretan duten ordenaren arabera. Antzeko zerrendak zein diren eta haiek erabiltzeko ordena zein den Giza Baliabideen Zerbitzuak finkatuko du.
Aurreko irizpideen arabera kontratua esleitzerik ez badago, Giza Baliabideen Zerbitzuak zerrendetan ez egon arren kontratatuak izateko eskaera egin duten izangaiei esleituko die, baldin eta kidego, espezialitate eta hizkuntza horretan kontratatuak izateko zerrendetan sartzeko eskatutako baldintza guztiak betetzen badituzte. Horretarako, eskaera egiteko mezu elektronikoen ordenari segituko zaio. Horrelako kasuetan, kontratuaren esleipena kontratazio bereziaren bidez eginen da, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Betiere, Giza Baliabideen Zerbitzua lanpostu bat esleitzen zaien izangaiekin jarriko da harremanetan, lanpostu horretan sartu ahal izateko. Kontratu bat esleitu behar zaion izangaiarekin harremanetan jartzeko saio bat eginda ezinezkoa baldin bada harekin kontaktatzea, kontratua hurrengo izangaiari esleituko zaio, harekin harremanetan jartzea lortuz gero, betiere idatz-zati honetan ezarritako lehentasun ordenari jarraikiz.
Lanpostuen esleipena Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da: www.navarra.es.”
3.–Otsailaren 2ko 403/2017 Ebazpenaren ebazpen zatiko 7. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
“7. Borondatezko prozedura honetan parte hartzeko eskaera aurkeztuz interesa azaltzen duten izangaiak, eskatutako lanpostuari uko egiten badiote edo kontratua sinatzen ez badute, bazterturik geldituko dira sartuta dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda guztietatik.”
4.–Otsailaren 2ko 403/2017 Ebazpenaren ebazpen zatiko 8. puntua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
“8. Ebazpen honetan araututako prozeduretan borondatez parte hartzeko deiak, beharrezkoa denean, ikasturtea hasi aurreko abuztuaren 16tik aurrera egiten hasiko dira.”
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 9an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.
Iragarkiaren kodea: F1709523