198. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 803. eta 804. lurzatietan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea xehetasun-azterketa Aiegiko hiri-lurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 803. eta 804. lurzatien eremuan (San Lazaro kaleko 7 eta 9 zenbakietan). Hostelera y Restauración Goñi Nogués SL enpresak sustatu eta Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 74. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.–Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretua) 74.b) artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horretarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie xehetasun-azterketaren lurralde eremuko jabeei eta zuzenean ukitutako gainerako interesdunei.

Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurrean epean.

Aiegin, 2017ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1711363