164. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak abuztuaren 11n emandako 887/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da industriako ETE-en inbertsioetarako laguntzen 2017ko deialdia.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 360139.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroan jarduera zentro bat duten edo laster izanen duten industriako enpresa txiki eta ertainak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntzak ematea produkzio-inbertsioko proiektuak sustatzeko, lehiakortasuna hobetzearren.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak abuztuaren 11ko 887/2017 Ebazpenaren eranskinean eskura daitezke, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen guztizko zenbatekoa 14.000.000 eurokoa da; 6.000.000 euro 2018rako eta 8.000.000 euro 2019rako.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 10ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1709971