1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 1646/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenentzat. Maisu-maistren zerrenda, atzerriko hizkuntzaren espezialitatea: ingelesa/gaztelania.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Izaskun Elu Urreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 1646/2017 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaienak ere, eskatzen diren beharkizunak ez frogatzeagatik, organo beraren irailaren 23ko 2469/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedurarekin bat, honako hauei dagokienez: maisu-maistren zerrenda, ingelesa/gaztelania Atzerriko Hizkuntzaren espezialitatekoa (I. eranskina).
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, epatzen dira maisu-maistren zerrendan, ingelesa/gaztelania Atzerriko Hizkuntzaren espezialitatean dauden interesdunak, Estíbaliz Iturralde Salvador izangaitik hasita (79. postuan), Peio Goñi Narvalaz izangaia arte (1070. postuan), espedientea ikus dezaten eta, nahi izatera, alegazioak egin ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2018ko abuztuaren 18an.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricain.
Iragarkiaren kodea: F1709865