163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko Burutza ordeztea

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak 65/2017 Ebazpena eman du 2017ko uztailaren 31n. Hona hemen haren testu osoa:

Izarbeibarko Mankomunitateko buru Sabina García Olmedak, 2017ko abuztuaren 7tik 11ra, biak barne, kanpoan izanen denez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatuarekin bat (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde M.ª Vicenta Goñi Azanza izendatzea Mankomunitate honetako burutzaren eginkizunak bete ditzan, 2017ko abuztuaren 7tik 11ra, biak barne.

Bigarrena.–M.ª Vicenta Goñi Azanzari jakinaraztea eginkizunei buruzko eskuordetzea, ondorioak izanen baititu aipatu egunetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrari eta Batzar Orokorrari, egiten duten lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2017ko uztailaren 31n.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1709364