163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun azterlana, oztopo arkitektonikoak kentzeko,
San Luis Gonzaga karrikako 42 zenbakian.
Hasierako onespena.

Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, San Luis Gonzaga karrikako 42ko eraikineko iparraldeko fatxadako (bide publikoan, Antso VII.a Azkarraren plazako oinezkoen karrikan) aldi baterako okupazioaren gehieneko lerrokadura definitzeko, komunikazio bertikalaren gunea paratzeko, oztopo arkitektonikoak kentzea ahalbidetuko duena, San Luis Gonzaga karrikako 2ko jabeen elkarteak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2017ko uztailaren 27an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1709426