163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, EOI Fundazioak 2017ko abuztuaren 2an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, “Industria Conectada 4.0” proiektuaren esparruan Espainiako industriaren eraldaketa digitala sustatzeko helburua duten laguntzen deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 358538; EOIren web-orria: (https://www.eoi.es/es/empresas/industria-40).

Lehena.–Onuradunak.

Enpresa onuradunak izaten ahalko dira helbide soziala edo lantoki bat Nafarroan duten enpresak, haien izaera juridikoa edozein dela ere (pertsona fisiko edo juridikoak, elkarteak, irabazi-asmorik gabeko entitateak eta abar), horiek diren aldetik industri jarduera bat garatzen edo garatuko dutenak, haien xede soziala apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) C atalean (10 eta 32 arteko multzoak) aipatzen diren jarduerei lotuta badago.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza hauen xedea Espainiako industriaren eraldaketa digitala sustatzea da industri enpresen bidez.

Deialdi honen xede diren gauzazko laguntzek aholkularitza espezializatu eta banakakoa eskuratzea dakarte, zeinak bilduko baititu enpresa onuradunaren abiapuntuko egoerari buruzko diagnostikoa eta eraldaketa digitalerako plan bat. Enpresa onuradunekiko banakako bileren bidez eta aholkularitzari laguntzeko gaikako tailer erakusgarriak eginez emanen da aholkularitza, eta gutxienez 50 orduko banakako aholkularitza eskainiko da. Aholkularitza hori gauzazko laguntzatzat joko da.

Aholkularitza espezializatuaren barnean, enpresa onuradunak honako zerbitzu hauek eskuratuko ditu:

Enpresaren abiapuntuko egoera digitalari buruzko aurretiko diagnostikoa eta antolaketaren eta negozioaren barne-analisia.

Eraldaketarako plana, honako hauek bilduko dituena: planaren jarduketen definizioa, digitalizazio-aukeren kuantifikazioa eta lehenespena, eta bideratzaileen benchmarkinga.

Industria onuradunaren instalazioetara derrigor egin beharreko bisitak.

Eduki praktikoa duten tailer erakusgarriak, aholkularitzaren onuradun diren industri enpresei irtenbide digitalak hurbiltzen dizkietenak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

EIC/743/2017 Agindua, uztailaren 28koa, “Industria Conectada 4.0” proiektuaren esparruan Espainiako industriaren eraldaketa digitala sustatzeko helburua duten laguntzen oinarri arautzaileak onesten dituena (2017ko 183. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 2koa).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen gastu osoa ehun eta hogeita hemezortzi mila eta zazpiehun eurokoa (138.700,00 euro) izanen da, eta EOI Fundazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gastuen aurrekontuaren kargura eginen da; zehatz-mehatz, Nafarroako Foru Komunitateak hirurogeita bederatzi mila eta hirurehun euro (69.300,00 euro) finantzatuko ditu batera. EOI Fundazioak hirurogeita bederatzi mila eta laurehun euro (69.400,00 euro) finantzatuko ditu, aurrekontuko honako partida honetan jaso den Ekonomiaren, Industriaren eta Lehiakortasunaren Ministerioko Industria eta Enpresa txiki eta ertainen Idazkaritza Nagusiaren kapital-transferentziaren kargura: 27.16.433M.74702.

Laguntzaren xede den zerbitzuaren prezioa hamar mila eta laurehun eurokoa (10.400,00 euro) da industri enpresa onuradun bakoitzeko, zergak barne.

EOI Fundazioak gauzazko laguntza gisako diru-laguntza bat emanen du, aholkularitza prozesua amaitzen duen industri enpresa onuradun bakoitzeko sei mila bederatziehun eta hogeita hamabost euroko (6.935,00 euro) gehieneko banakako zenbatekoa izanen duena.

Enpresa onuradunak hiru mila laurehun eta hirurogeita bost euroko (3.465,00 euro) ekarpena eginen dio zerbitzuari. Aholkularitza gauzatzeko, enpresa onuradunari eskatuko zaio aldez aurretik EOI Fundazioari konturako ordainketa bat egin diezaion, enpresa onuradun horrentzako aholkularitzagatik ordaindu behar duen zenbateko osoaren %20 bezalakoa dena, enpresa horri aurretiko bisita egin ondoren. Konturako ordainketa hori aholkularitza amaitutakoan EOI Fundazioari ordaindu beharreko zenbateko osotik kenduko da.

Enpresa onuradunak hari dagokion zenbatekoaren gainerakoa ordainduko du Fundazioak deialdian adierazi duen kontura banku-transferentzia bat eginez 30 egun naturaleko gehieneko epean, faktura egiten denetik aurrera zenbatuta. Faktura aholkularitza amaitutakoan eginen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea laburpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2017ko irailaren 22an bukatuko.

Madrilen, 2017ko abuztuaren 2an.–Isabel Moneu Lucas EOI Fundazioko idazkari nagusia eta Miguel Sánchez Galindo Berrikuntza, Ekintzailetza eta ETE-en Arloko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F1709500