163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

5/2017 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2017ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabakiaren xehetasunak:

Lehenbizikoa.–Aurrekontuko 5/2017 aldaketa, kreditu berezia gaitzen duena San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan, aurrekontuko beste aplikazio bateko kreditua beheititurik finantzatua.

Kreditu berezia, San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa, hau da:

Aurrekontuko 1321 6240000 aplikazioa: "Udaltzaingoarendako ibilgailua", zenbatekoa: 25.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan gaitu beharreko kreditu berezia, guztira: 25.000,00 euro.

Kreditu berezia finantzatuko da kreditua beheitituz San Adriango Udalaren 2017ko gastuen aurrekontuko ondoko aplikazio honetan:

Aurrekontuko 4590 6220000 aplikazioa: “Kamioien aparkalekurako inbertsioa”, 25.000,00 euro.

Bigarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren hasierako onespena igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta udal honen iragarki oholean paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatu aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, azaldutako jendaurreko epea iragandakoan.

Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Bosgarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

San Adrianen, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1709382