163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAR

2017ko aurrekontua.
Hasierako onespena

Otsakarko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2017ko abuztuaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko atalean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Otsakarren, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Miguel Ángel Orrio Espelosin.

Iragarkiaren kodea: L1709274