163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Trukea egiteko eskaintza publikoa –Bittiria 32–

Lesakako Udalak truke bat egiteko espedientearen tramitazioa hasi du, Bittiria kaleko 32an kokaturiko orubeari eragiten diona (katastroko 2. poligonoko 7. lurzatia). Licobviv/2015/5 espedientea da.

Bertan, Irarbe S.L. enpresak bortz etxebizitzako eraikin bat sustatzen du. Horretarako, Hirigintza Jarduketako Plan berezia aurkeztu zuten, hasiera batean onetsia izan zena Alkatetzak 2017ko uztailaren 6an emandako 271/2017 Ebazpenaren bidez.

Lerrokatzeak doitzeko helburuarekin, truke bat egitea proposatzen du, P. 10 planoan grafikoki adierazita dagoena. Horren arabera, jabegoak 67,18 m² emango lizkioke Udalari, horren truke 8,83 m² hartuta, gaur egun Udalaren jabetzakoak direnak.

Hori horrela eta 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onartutako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Arautegiaren 130.2 artikuluak dioenarekin bat, trukea egiteko eskaintza publikoa egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarkien oholean eta web orrian argitaraturiko ediktuen bitartez, 15 eguneko epean Udalaren helburua lortzeko egokiak izan daitezkeen ondasunen jabeak agertu ahal daitezen.

Lesakan, 2017ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1709497