163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lurraren okupazioa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2017ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, aho batez eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo erabatekoa zuela, hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. Artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoarekin bat:

1.–Hasiera batean onestea herri-lurretako 57,23 metro karraturen okupazioa, 1. poligonoko 436. lur zatian, Mukegi alderdian, Igantziko Abelu Ehiztari Elkarteari borda bat egiteko.

2.–Okupazioa arautuko duen baldintza agiria onestea.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuz, alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da, epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

4.–Espedientea Foru Komunitateko Administrazioak onetsi beharko du.

Igantzi, 2017ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Xabier Sarasola Salegi.

Iragarkiaren kodea: L1709505