163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

6/2017, 7/2017 eta 8/2017 aldaketak aurrekontuan.
Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abuztuaren 2an egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailearen txostenak ikusirik, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontuan 6/2017, 7/2017 eta 8/2017 aldaketak egiteko espedienteak.

Espediente horiek Udal Idazkaritzan egonen dira 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek horiek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Cintruenigon, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1709340