163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlana industrialdeko 01-419 eta 01-1071 lurzatietan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Arbizuko Udalak sustatua eta Xabier Lopez de Uralde arkitektoak idatzia. Xehetasun azterlanak helburu hau du: “lerrokadurak eta eraikitzeko gehieneko okupazioak ezartzea industrialdeko 01-419 eta 01-1071 lurzatietan”.

Jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, M.ª Carmen Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1709745