163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 1. poligonoko 251. Lurzatian. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2017ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Nerea Martiarenak Vallerok eta Aitor Eceiza Baldak sustatua.

Aldaketaren edukia: Araizko Udal Plan Orokorrean aurreikusten den eraikuntzen eta aztarnategi arkeologikoen katalogoan sartzea Dendalborda izeneko etxea. Etxe hori Arribe-Atalluko 1. poligonoko 251. lurzatian dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Araitzen, 2017ko uztailaren 18an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1709179