161. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetza ordeztea

Alkatetzaren 2017ko uztailaren 31ko 52/2017 Ebazpena. Alkatetzaren eginkizunak lehen alkateordearen esku uztea, uko egiteagatik.

Javier Dallo Díaz de Cerio, Antzingo Udaleko alkatea.

Ikusirik Javier Dallo Díaz de Ceriok uko egin diola zinegotzi izateari eta, horren ondorioz, Antzingo Udaleko alkate izateari.

Adierazitakoarekin bat eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 s) artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT

Lehena.–Javier Azcona Zabala Antzingo Udaleko lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzari dagozkion eginkizunak, abuztuaren 1etik hasita, 15:00etatik, Alkate berria izendatzen duten arte. Hori guztia, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Bigarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoa jarraikiz, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antzingo Udaleko iragarki oholean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Antzinen, 2017ko uztailaren 31n.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1709247