2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Epatze deia udaltzain izateko deialdiaren gaineko gora jotzeko 17–01329 errekurtsoan interesdun direnei
Gora jotzeko 17–01329 errekurtsoa jaso da, Xabier Frantzisko Artze Goñik aurkeztua Nafarroako Administrazio Auzitegian, Atarrabiako Udalak 2017ko maiatzaren 9an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren aurka. Deialdia Atarrabiako udaltzain izateko bi lanpostu (euskararen ezagutzaren hautazko proba dutenak) oposizio bidez betetzeko da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdun gisa ager daitezen Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Atarrabian, 2017ko abuztuaren 3an.–Jarduneko alkatea, Laia Prat Gallego.
Iragarkiaren kodea: L1709363